Caritasek gizarte kohesioan inplikatzera dei egiten du

– Enplegu- eta ekonomia-datuek Arabako egoera hobetu dela adierazten duten arren, berdintasun ezak gora egiten jarraitzen du gure lurraldean.

– Aldeak areagotzen jarraitzen du beharrak aseta dituztenen eta ziurtaturik ez izateagatik sufritzen dutenen artean. Bizitzeko leku bat izateko zailtasunarekin  kezkatuta daudela azpimarratzen dute Caritasen.

– «Gabon hauetan, zuk zerikusi handia duzu» lelopean, gure gizarteko pertsona babesgabeenentzako aukera eta itxaropena izateko inplikatzera dei egiten du Caritasek.

En el tramo final de 2023, Cáritas Diocesana hace una valoración general del trabajo realizado en los últimos meses y su capacidad de dar respuesta a las necesidades planteadas por las personas atendidas. Con las primeras impresiones —antes de disponer de la totalidad los datos y actuaciones para su evaluación completa— la organización ofrece al conjunto del territorio de la Diócesis de Vitoria los primeros datos, así como los retos identificados que marcarán su actuación para el próximo año.

2023ko azken zatian, azken hilabeteetan egindako lanaren eta laguntzen ditugun pertsonek adierazten dituzten beharrei erantzuteko gaitasunaren balorazio orokorra egiten du Elizbarrutiko Caritasek. Lehen inpresioen arabera —ebaluazio osoa egiteko datu eta esku-hartze guztiak eskura izan baino lehen— erakundeak lehen datuak eta hurrengo urteko esku-hartzeak zehazteko identifikatu dituzten erronkak eskaintzen dizkio Gasteizko Elizbarrutiko lurralde osoari.

Behin-behineko balantzea 2023

Eskura ditugun datuen arabera, egindako esku hartzeak 18.364 izan dira. Hilabetearen bukaeran Caritasek 3.822 pertsonei lagun egiten zien.

Laguntza ekonomikoei eskainitako kopurua 402.288,23 € izan zen azaroaren bukaeran. Horrez gain, Ukrainako familia errefuxiatuei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak emandako 210.284,54 € kudeatu ditu, beraz, 612.572,77 € izan dira guztira. Lagundutako pertsonen profilari dagokionez, batez ere migratzaileak eta emakumeak izan dira, kopuru handi batean Hego Amerikakoak.

Eskaera ohikoenak hauekin lotutakoak izan dira: etxebizitza (lortzea, horniduraren ordainketa, alokairuak…), pertsona migratzaileen erregularizazio-beharra lan- eta formakuntza-errotzerako bide gisa, eta prezioen igoerak eragindako krisiaren aurrean laguntza, bai elikaduran, bai hornidura, eskolako materiala, arropa eta oinarrizko erosketetako beste produktu batzuetan.

Ditugun datuen lehen estimazioek egiturazko arazoak erakusten dituzte: gizartearen baitan berdintasun ezak gora egin du eta pobrezia egoera kronifikatuak daude gure Elizbarrutian. Bazterketa egoeran dauden pertsonak gizartean integratzeko zailtasun nagusia logela edo etxebizitza bat alokairuan lortzeko behar diren baldintzak ezin betetzea da, neurrigabeko prezioak direla eta.

Bazterketa indizeetan, lanaren prekarietatea faktore erabakigarria dela adierazten du berriro Caritasek, lana izateak oraindik ere ez baitu pobreziatik ateratzea ziurtatzen. FOESSAren azken txostenaren —Diru-sarrerak eta gastuak: gure bizi-kalitatea baldintzatzen duen ekuazio bat— aurkezpenean, honako hau agerian jarri zen: «diru-sarreren eta gastuen arteko parekotasunik ezak eta gastuen igoerak, langile behartsuen portzentaje altuarekin batera, lehendik egoera kalteberan zeuden familia askoren ahalmena gaindi arazi du. (…) Lanaren eta diru-sarreren indizeak etengabe igo arren, gastuek eta bereziki etxebizitzak nabarmen egin dute gora, eta horrek erronka esanguratsuak eragin ditu familia askoren finantza-eskuragarritasun eta -jasangarritasunean».

Gizarteratze soziolaboralean Caritasek egiten duen lanari dagokionez, lantegi okupazional eta prelaboraletako jardueretan 77 pertsonek parte hartzen dute. Lan Bila Enplegu Agentziak, bere aldetik, 292 lan-eskaintza kudeatu ditu gaur arte, eta horietatik 173 (%59) pertsonak eta etxea zaintzeko izan ziren, eta gainerakoak zerbitzuak, industria eta nekazaritzako sektoreetarako, besteak beste. Horrez gain, urte honetan zehar 22 errotze-kontratu kudeatzen ari gara, sozialak zein prestakuntzazkoak; prozesu horiei dagokienez, 17 pertsonek aldeko ebazpena jaso dute eta gizarte segurantzan izena eman zaie.

Prestakuntza atalean, hilabetero batez beste 170 pertsonei erantzuna eman die Caritasek, eta haietatik %76 emakumeak izan dira. Gehien eskaintzen diren ikastaroak gaztelania ikastearekin lotutakoak dira, eta 167 pertsonek hartu zuten parte. Eskaera handiko beste ikastaro batzuk dira lantegi-hastapenak (104), 1. mailako funtsezko konpetentziak lortzeko ikastaroa (48), etxeko enpleguaren profesionalizaziorako ziurtagiria (24), informatika (18), merkataritza-hastapenak (15) eta nazionalitatea prestatzeko ikastaroak (7).

Berritasun gisa, Arabako Errioxako eskualdeko enplegura bideratutako prestakuntza ematen hasi da aurten Elizbarrutiko Caritas. 2023an bi oinarrizko ikastaro egin dira: bata ostalaritza eta garbiketari buruzkoa, eta bestea nekazaritzako makineria eta mahastiei buruzkoa. Prestakuntza-ikastaro hauetan 23 pertsonek parte hartu zuten guztira.

Boluntarioei dagokienez, azaroaren bukaeran erakundeak 627 boluntario zituen.

Lan-ildoak 2024

2024rako lan-ildoei dagokienez, Caritasek aurreikusten du:

  • Gizarteratze-espazioak sortzeko konpromisoan lanean jarraitzea, komunitate abegitsuen alde apustu eginda, gure Elizbarrutiaren Elizaren eta elkarbizitzaren eredu gisa.
  • Elizbarrutiko Caritasen prestakuntza- eta enplegu-programak berrikustea eta birdefinitzea, gure gizartean sortzen diren bazterketa-egoera berrien aurrean pertsonei erantzun hobea eskaintzeko.
  • Bazterketak gehien pobretu eta kaltetu dituen kolektiboen (emakumeak eta egoera irregularrean dauden etorkinak) aldeko ekimenak aktibatzeko beharra etengabe azpimarratzea.
  • Araba baino urrunago begiratzea, gatazken eta hondamendi naturalen ondorioz sufritzen duten pertsonak daudela ikusteko, eta Caritasi lagundu Ukrainan, Jerusalemen edo Rabaten, besteak beste.

Gabon hauetan, ZUK ZERIKUSI HANDIA DUZU

Gabonetako kanpainarekin, Caritasek gonbitea egiten du begiak zabaldu eta ia ikusezin bihurtzen den errealitate hori begiratzeko: alegia, pobreziatik atera eta bizitza hobea izateko aukera bat irrikatzen dutenen errealitatea. Gabon hauetan, zuk zerikusi handia duzu lelopean, Caritasek konpromiso pertsonalerako deia egiten du, ziur baitago pertsona bakoitza aukera eta itxaropena izan daitekeela gehien behar dutenentzat. Diru-ekarpen bakoitzarekin, Caritasek gehitu egiten du gizarteko pertsona ahuskorrenen gizarte-sustapenerako prozesuei eta gizarteratze-prozesuei ematen zaien sostengua mantendu ahal izateko.

Hurrengo asteburu honetako mezetako diru-bilketak Elizbarrutiko Caritasentzat izango dira. Gabonetan zehar, nahi duenak kanpaina honekin kolaboratu ahal izango du ohiko bideetan dohainak eginda: bizum, webgunea, banku-transferentzia, telefonoz edo Elizbarrutiko lurraldean banaturik dauden Caritasen bulegoetan.


Kanpaina «Eguberri honetan, zuk zerikusi handia duzu»

Print Friendly, PDF & Email

Utzi iruzkin bat

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Erlazionatutako postak