Zeharkako zerbitzua da Caritasen erakundean, eta baliabide ekonomikoak administratzen ditu, eta Elizbarrutiko Caritasen zein parrokietako, eskualdeetako eta landako Caritasen kontabilitatea burutzen du.
Zerbitzu horren egitekoen artean, baliabide-iturri berriak sustatzea eta bultzatzea ere badago, beste sail, zerbitzu eta programa batzuekin lankidetzan.
Caritasen kontuak urtero ikuskatzen ditu BNFIX KLZ Auditores SL enpresak.