Kontua es da heroi bihurtzea, ezta inor sabaltzea ere, baizik eta bizitza elkar maitatuz igarotzea. Kontua da barruan daramazu on guztia argitarra ateratzea: eskuzabaitasuna, ulermena, zure irribarrea, zure trebetasunak, zure dohain guztiak.
Asko dira ametsik eta itxaropenik gabe geratu diren pertsonak eta familiak. Ibiltzen dira modu anonimoan, kontabilizatzen dituzten zenbakiak bezain anonimo, baina pertsona horietako bakoitzak badu izena eta historia; arima eta gogoa, eta, zu edo ni bezala, bizitza hobearen bila, borrokatzen eta desiratzen duten pertsonak dira.
.
artatutako pertsonak
erantzun ekonomikoetan
lan mundura sartzeko kontratuak
boluntarioak
bazkideak
Parrokietako, eskualdeetako eta landako Caritas multzoak osatzen dute Caritas. Gizon eta emakume boluntarioek dinamizatzen dute, profesionalek babestuta eta etengabeko prestakuntzak lagunduta, gizarte justuagoa lortzeko konpromisoarekin.
—
Caritasen eginkizuna pertsona bakoitzaren denbora eta erritmoak errespetatuz lagun egitea da. Entzutea, enpatia, berdinen arteko harremana eta elkarren onespena funtsezko lan-tresnak dira gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko.
Caritasen programek eta zerbitzuek errealitatearen analisiari erantzuten diote, eta azterketa horrek agerian uzten ditu garai bakoitzeko behar zehatzak. Caritasera jotzen duten pertsonei laguntza, espazioak eta jarduerak eskaintzen zaizkie, lan pertsonala eta soziala egin dezaten, beren burua sustatzeko eta zailtasunak gainditzeko.
Dokumentuak, argitalpen propioak edo Caritasen ekintza garatzen duten pertsonentzat interesgarriak.