Komunikazioa

Caritasek bere jarduera orokorraren bitartez detektatutako bazterketa-, marjinazio- eta gabezia-egoerei buruz informatzeko, sentsibilizatzeko eta salatzeko konpromisoa du. Caritaseko komunikazioa egitura bidegabeen eraldaketa sozialaren zerbitzura dago. Caritasen presentzia publikoa sendotzea eta erakunde gisa duen identitatea indartzea ere bere eginkizunaren parte da.

Barneko eta kanpoko komunikazioa garatzeko, Caritasek bere tresnak ditu (web-orria, informazio-buletina, sare sozialak, kanpainak, dibulgazio-materialak) eta gizarte-hedabideen laguntza du.