Zer egiten dugu?

Caritasen lana parrokia-komunitatearen esparruan sortu eta garatzen da. Gizarteko pertsona ahulenei lagun egiteko ardura beren gain hartzen duten boluntario eta profesionalek etengabeko prestakuntza jasotzen dute eta gizarte bidezkoagoa lortzeko konpromisoa hartzen dute.

Caritasen programek eta zerbitzuek errealitatearen analisiari erantzuten diote, eta analisi horrek agerian uzten ditu garai bakoitzeko behar zehatzak. Caritasera jotzen duten pertsonei espazioak eta jarduerak eskaintzen zaizkie, zailtasunak gainditzera bideratutako lan pertsonala eta soziala egin dezaten.

Caritaseko boluntarioen eta profesionalen lana prozesu pertsonaletan lagun egitea da, pertsona bakoitzaren denborak eta erritmoak errespetatuz. Entzuteko jarrera, enpatia, berdinen arteko harremana eta elkar onartzea funtsezko lan-tresnak dira gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko.

Gizarte-ekintzarako

Harrera, entzutea, orientazioa eta erantzunak Caritasera joaten diren pertsonei eta familiei.

> Informazio gehiago

Formazioa

Lanbide-gaikuntzarako prestakuntza arautua eta berariazkoa. Lanbiderekin eta beste erakunde batzuekin koordinatuta lan egiten da.

> Informazio gehiago

Enplegurako erantzunak

Enplegua lortzeko prestakuntzako eta lan-gaikuntzako prozesuak.

> Informazio gehiago

Amankomun Zerbitzuak

Caritasen zerbitzuei eta programei euskarri ematen dieten zeharkako eginkizun teknikoak.

> Informazio gehiago

Animazioa

Caritasen programak dinamizatzea, boluntarioek osatutako taldeetan oinarrituta, profesionalen laguntzarekin.

> Informazio gehiago

Sentsibilizazioa

Caritasen programak dinamizatzea, boluntarioek osatutako taldeetan oinarrituta, profesionalen laguntzarekin.

> Informazio gehiago

Print Friendly, PDF & Email