Maiz egiten diren galderak

NON ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

Caritasek harrera-bulegoen sare bat du Gasteizko Elizbarrutiko lurraldean. Dei iezaguzu aldez aurreko hitzordua eskatzeko, eta bilatuko dugu laguntzeko modurik onena.

Informazio gehiago

NON DAGO CARITAS?

Caritas Gasteizen eta Elizbarrutiko lurraldeko herrietan ere badago. Hauek dira Caritasen zerbitzu orokorretako bulegoen harremanetarako datuak:

Babesgabetuen Andre Mariaren plaza, 1, 1. 01004 Vitoria-Gasteiz

Tf. 945 23 28 50

caritas@caritasvitoria.org

Caritaseko beste bulego edo zerbitzuren batekin harremanetan jarri nahi baduzu, kontsultatu hemen.

ZEIN DA CARITASEN ARRETA-ORDUTEGIA?

Kontsultatu hemen Caritasen bulego nagusiaren, bulegoen eta bestelako zerbitzuen ordutegiak.

NON EGIN DEZAKET LAN-ESKAERA BAT?

Lan-eskaera bat egin nahi baduzu, Caritasen Lan Bila Enplegu Agentziarekin harremanetan jar zaitezke.

Hemen duzu informazio gehiago.

 

NON ESKAIN DEZAKET ENPLEGUA?

Lan-eskaintza bat helarazi nahi badiguzu, harremanetan jar zaitezke Caritasen Lan Bila Enplegu Agentziarekin.

Hemen duzu informazio gehiago.

NORA ERAMAN DITZAKET ARROPA, JOSTAILUAK…?

Gasteizko Elizbarrutiko lurralde osoan topatuko dituzu Caritasen Koopera edukiontziak, bigarren eskuko arropa, oinetakoak eta etxetresna elektriko txikiak biltzeko.

Kontsultatu hemen edukiontzien zerrenda eta kokapena.

NOLA EGIN DEZAKET DOHAINTZA BAT?

Caritasen lana ekarpen ekonomiko batekin bultzatu nahi baduzu, hainbat modutara egin dezakezu: Caritasen bulegoetan, zure bankuaren sukurtsalean, gure web-orriko ordainketa-pasabide seguruaren bidez eta bizum bidez.

Hemen duzu informazio gehiago.

NOLA EGIN NAITEKE BOLUNTARIO?

Caritasen proiektuarekin bat egin eta zure denboraren zati bat eskaini nahi baduzu, eskatu elkarrizketa egiteko boluntariotzako arduradunari.

945 23 28 50 (Yosune) telefono-zenbakira deitu dezakezu, edo hemen topatuko duzun inprimakia bete dezakezu, zuretzat interesgarria izan daitekeen informazio gehiagorekin batera.

NOLA EMAN DEZAKET ALTA BAZKIDE GISA?

Caritasen lanari eusten laguntzea erabaki baduzu zure aldizkako kuotarekin, bazkide gisa alta eman dezakezu 945 23 20 50 telefonora deituz edo inprimaki hau betez.

Print Friendly, PDF & Email