Hemen zaude: Portada » Gasteizko Elizbarrutiko Caritas » Zer egiten dugu? » 2023. urteko memoria
Gasteizko Elizbarrutiko Caritasek guztira 5032 familia artatu zituen joan zen urtean, Gasteizko Elizbarrutiaren lurraldean. FOESSA Fundazioaren kalkuluen arabera, 12 580 pertsonak jaso zuten Caritasen laguntza.
Caritasen esku-hartze sozialaren txostenean azpimarratzekoa da aurreko urtean berriz laguntza eskatu zuten zenbait familiaren gizarteratze-prozesuak prekarioak direla ikustea. Etxebizitza eskuratzeko edo etxebizitza mantentzeko zailtasuna eta erosketa-saskia eta premiazko ondasunak garestitu izana –hala nola arropa– izan ziren Caritasen bulegoetan planteatutako arazo nagusiak.
2023an, 20.345 erantzun eman ziren, erantzun horietatik 1933 ekonomikoak izan ziren: guztira, 661.766 euro.
Elizbarrutiko Caritasek 2023an artatutako pertsonen %65,3 emakumeak izan ziren eta familien %75 atzerritarrak ziren. %42k lehen aldiz jo zuten Caritasera. Artatutako familien %40k seme-alabak dituzte; ehuneko horretatik %14 guraso bakarreko familiak dira eta %36, berriz, pertsona bakarreko etxeak dira. %37 langabezian zeuden. %31ek ez zuten ez bizileku-baimenik ez lan egiteko baimenik.
2023an, Gasteizko Elizbarrutiko Caritasen gastua 3.094.706,17 € izan zen. Diru-sarrera gutxiago izan zituen 2023an: 3.058.188,92 €. Iaz, 1260 bazkideren laguntza izan zuen. Caritasen ekintza 627 boluntariok bultzatu eta dinamizatu zuten.
Prentsa oharra: Caritasek 5032 familia artatu zituen 2023. urtean
MEMORIA 2023 (argitalpena)
Kontsulta ezazu AURREKO MEMORIAK gure Liburutegian