Emakumea Programaren helburua da emakumeak ahalduntzeko eta gizarteratzeko topaguneak eta sustapenerako eta partaidetza komunitarioko guneak eskaintzea. Programak, gainera, emakume askoren desberdintasuna eta pobrezia bere horretan uzten duten alderdien inguruko sentsibilizazioa eta salaketa lantzen ditu, eta gizarte bidezkoago eta integratzaileago baten garapena bilatzen du.
Lau ikastetxetan —Santa Maria, El Pilar, Prestakuntza Zentroa eta Laudio—, topaketa eta partaidetza sozialerako kulturarteko bi taldetan eta elkarri laguntzeko eta garapen pertsonalerako beste bi taldetan garatzen du bere jarduera.