Caritas Euskadik 34 288 pertsona artatu zituen 2022an

  • Familiei emaniko zuzeneko laguntza ekonomikoa, 6.904.885,18 €-koa izan zen, inbertsioa bikoitza pandemiaren aurreko kopuruekin alderatuta.
  • Artatutako pertsonen %56a, emakumea izan zen.

Pandemiaren ondorio sozial eta ekonomiko sakonak pairatu eta horiei erantzun ondoren, 2022an, kontsumo-ondasunetan eta energian prezioek izan duten igoerak, egoera oso zailetan jarri ditu berriro ere familiak. Horrekin batera, Ukrainako gerrak gure ingurura aterpe eta babes bila iristen diren pertsonen zerrendak handitu ditu.

Errealitate horrek Caritas Euskadik garatutako ekintzan, isla izan du. Zaurgarritasun eta gizarte-bazterkeriako egoerak are konplexuagoak bihurtu dira erakundeak lagundutako pertsonentzat, bizi-baldintzak eta gizarteratzea hobetzeko aukerak lortzea zailduz.

Enplegua eta etxebizitza dira gizarte-inklusioaren eragile nagusiak, eta, bi egoeretan, Caritas Euskadik egiaztatu du, oraindik ere zailtasunak dituztela erakundeak lagundutako pertsonek aipaturiko bi eskubideak eskuratzeko.

  • Enplegu prekarioa. Lan-merkatuak eskaintzen dituen baldintzen ondorioz, enplegua ez da baliabide barneratzaile nahikoa. Bai bertakoentzat, bai erregularizatutako migratzaileentzat, zaila da oraindik ere lan duina lortzea; enplegua lortzeak ez dakar nahitaez berekin bizi-kalitatea hobetzea.
  • Etxebizitzari eusteko zailtasunak. Errealitate hori handituz doa, izan ere, ordainketa, funtsik gabeko putzu bihurtu da lagundu ditugun familien diru-sarrerak aintzakotzat hartuz.
  • Lagundutako pertsonen profila. Emakumeak dira, eta bereziki zainketa lanetan aritzen direnak, bai lan-eremuan, bai familia-eremuan. Errealitate horrek, bizitzaren zaintzaren erronka, gure gizarte-ereduaren erdigunean kokatzea eskatzen du.
  • Irregulartasun-egoeran dauden migratzaileak. Pertsona horien erabateko eta benetako integrazioaren zailtasunak ikusten ditugu. Atzerritarrei buruzko legediaren erreforma sakona egin beharko litzateke, pertsona horiek erregularizatzeko baldintzak malgutuko dituena, eta pertsona horiek gizarteratzeko aukeretan aurrera egingo duena.

Caritas Euskadiren ekintza, beste behin, 3.575 boluntarioren ahaleginari esker gauzatu ahal izan da, batez ere emakumeena (%73). 2022an justiziaren aldeko konpromisoari eutsi diote, egoera ahulenean dauden pertsonei hurbiltasunetik lagunduz. Gure esker ona, eta eskertza, guzti-guztiei.

 

Print Friendly, PDF & Email

Utzi iruzkin bat

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Erlazionatutako postak