Egun batzuk badira gure Interneteko atariak itxura berria duela. Azkeneko aldiz berritu zenetik lau urte igaro dira, eta, beraz, bagenuen garaia Elizbarrutiko Caritasen informazio-ataria komunikazio digitalaren joera berrietara egokitzeko.
Gasteizko Caritasen ez ditugu alde batera utzi nahi izan Luis Salgado argazkilariak 2017an gure webgunearen goibururako eskuzabaltasunez egindako argazki ederrak. Orain ere, argazki horiek erakusten dute zein diren gure elementu bereizgarriak: justiziarekin dugun konpromisoa, hurbiltasuna, harrera, pertsonei aurrera egiteko prozesuetan laguntzea eta sentsibilizazioa.
Behin hasierako orrian sartuta, atal ikusgarriak topatuko dituzu; haietan, irudiek dute protagonismoa, eta informazioa modu xumean eta zehatz ematen da: kanpainak, albisteak, agenda, liburutegia, urteko memoria; baita arropa eta jostailuak emateari buruzko informaziorako zuzeneko sarbidea ere. Gainera, Caritaseko kide egiteko dauden modu desberdinak ere topatuko dituzu: boluntario eta/edo bazkide gisa alta emateko edo dohaintza eman aukera baituzu. Era berean, enpresek ere topatu dezakete gure erakundeari laguntzeko moduari buruzko informazioa gure webgunean.
Nobedadeak
Hauek dira edukietan dauden nobedade nagusiak: orrialdea gaztelaniaz zein euskaraz bisitatu daiteke; maiz egiten galderen atal bat dago, gehien eskatzen den informazioa erraz lortzeko; eta, azkenik, albisteen atalean blog bat ere badago, Elizbarrutiko Caritasen bizitza argitara emateko. Azken gune horretan, Caritaseko taldeak edo eragileak arituko dira zuzenean.