2020. urteko memoria

Gasteizko Elizbarrutiko Caritasek guztira 5.488 familia artatu zituen 2020. urtean, Gasteizko Elizbarrutiko lurraldean. FOESSA Fundazioaren kalkuluen arabera, iaz Gasteizko Caritasen laguntza 16.400 pertsonari iritsi zitzaien, gutxi gorabehera. Osasun-larrialdiak eragindako egoeraren ondorioz, zaila da pobreziaren azterketa egitea. Dena den, Elizbarrutiko Caritasen datuek erakusten dutenez, pobreen %64 emakumeak dira. 2020an Caritasen laguntza jaso duten pertsonen %46 langabezian daude, eta artatutako familien %21 espainiarrak dira.

Urteko memoriaren txostenean adierazita dago guztira 10.694 elkarrizketa egin zirela Caritasen sareko bulegoetan, eta elkarrizketa horietan oinarrituta, era askotako 11.811 erantzun eman zirela. Laguntzetatik, 1.309 ekonomikoak izan ziren, eta horietatik, 405 oinarrizko beharrak premiaz betetzeko izan ziren. Laguntza horietarako 98.359,98 € erabili ziren. Bestalde, 2020. urtean, 836 pertsonak Prestakuntza Sailak bultzatutako zenbait ikastarotan parte hartu zuten. Laneratzeko sailari dagokionez, 2020. urtean, 18 laneratze-kontratu egin ziren. Lan Bila Enplegu Agentziak 864 lan-eskatzaile artatu zituen. Lan-bitartekaritzako zerbitzuak 254 eskaintza kudeatu zituen. Gestionatutako eskaintza guztietatik 224 bete ziren.

Caritasen ekintza askori. 2020. urtean, Caritasen ekintzak 859 boluntarioren  eta 1.383 bazkideren laguntzari esker egin ahal izan ziren.

Caritasen gastua 2.410.416,85 €-koa izan zen. Diru-sarrerak 2.711.753,56 €-koak izan ziren.


2020 memoria. Argitalpena.

2020 memoria. Prentsa oharra.

 

Print Friendly, PDF & Email