Eguberri bakoitzean, errepikatu egiten da historia: Jesus haurra jaiotzen da eta bere etorrerak itxaropenez betetzen gaitu. Umil jaiotzen da aterbe bateko askan; txiro jaiotzen da azkenengoetako bat izatearren.
AURTENGO GABONETAN, ESTALPE GUZTIAK DIRA GARRANTZITSUAK.
Zorionez Jose, Maria eta Jesusek aurrera irten ahal izan zuten, izan zituzten bisitarien laguntzaz,.
Eguberri honetako Caritaseko kanpainak, beste aterbe batzutan ere arreta jartzera gonbidatzen gaitu. Gaur egun, geure auzokideen artean edo zerbait haratago, izango dira pertsonak gure laguntza behar dutenak ere.
Eguberri honetan eta urteko egun bakoitzean, ehundaka familiek bizi duten larritasun egoeraren lekuko izaten jarraituko dugu. Kanpaina honekin gure inguruan arretaz begiratzera, laguntzera, parte hartzera eta sufritzen dauden hainbeste pertsonei eskua luzatzera gonbidatu nahi dugu.
Gizarte anaikorrago bat eraikitzen saiatu behar dugu, pertsona guztien eskubideak eta duintasuna errespetatuak izango diren gizarte bat. Begirada zabala eta herri, auzo eta familia kontzientzia duen elkarte bat behar dugu.
Eguberrietako kanpainaren mezuak, hola egiten du bat, urte honetarako erakunde kanpainak ezarri duen sentsibilitate bidearekin: #SeamosMásPueblo #Herrikide
Kanpainaren aurkezpenaren ALBISTEA:
2021eko balantzearen PRENTSA-OHARRA eta Gabonetako kanpainaren aurkezpena:
Kanpainako materialak:
– AFIXA
– CARTEL
– LITURGIA GIDA. Elizbarrutiko Karitate Eguna (2021eko abenduaren 19a)
– GUION LITÚRGICO del Día Diocesano de Caridad (19 de diciembre de 2021)