Karitate Eguna 2021

Aurten, garai berezi eta mingarri baten erdian ospatuko dugu Karitate eguna, eta birsortu egin behar ditugu gure arteko harremanak, elkarri eusteko eta elkar modu berri batean zaintzeko.

Gure begiradan eta gure keinuetan, besteak entzuteko eta hartzeko moduan, adeitasuna berreskuratzeaz hitz egiten du Frantzisko aita santuak.

“Bakoitza erabat pertsona da herri batekoa denean, eta, aldi berean, ez dago benetako herririk pertsona bakoitza errespetatu gabe”.[1]

Besteekiko gara beti. Ezin ditugu geure buruak izaki isolatu eta loturarik gabekotzat hartu. Beste pertsona batzuekiko auzotasun eta hurbiltasun testuinguru batean jaio gara, eta gure harreman mundua zabaltzen duten zirkuluetan korapilatzen da gure bizitza.

[1] Francisco, Fratelli tutti, 182.

Materiales de la campaña