Caritasen Prestakuntza-Zentroak lokalak handitu ditu

Inaugurazio ekitaldia

Prestakuntza-zentro handiagoa, zerbitzu hobea emateko

  • Gaur goizean handitzearen inaugurazioa egin da eta Juan Carlos Elizalde gotzainak bedeinkatu du.

Caritasen Prestakuntza Programarako erabiltzen den lokala handitzeko lanak joan den urtean, 2024an, egin ziren. Lokala eraberritzeko eta erantsitako lokalarekin bat egiteko lanak osatu bitartean, zentroaren jarduerak ez du etenik izan. Miranda de Ebro kaleko 2. eta 4. zenbakietan dagoen lokal horretan, Caritasek zaurgarritasun-egoeran dauden hainbat nazionalitatetako ia mila pertsona hartzen ditu urtean zehar, eta erantzuna ematen die haien prestakuntza-beharrei, baita laguntza pertsonalizatua eman ere prestakuntza-ibilbide horretan zehar.

Obrak eginda, Prestakuntza Zentroak ia 174 metro koadro gehiago ditu orain, eta horrek esan nahi du Caritasen prestakuntza-jarduerak dagoeneko 600 metro koadro baino gehiagoko espazioa hartzen duela; espazio horretatik, 529 metro koadro dira erabilgarriak. Lokalak 7 prestakuntza-gela, lau komun, sukalde bat, ehungintza-lantegi bat, lau bulego eta biltegi bat ditu. Caritasek, lokalak handituz, Prestakuntza Zentroa, sarreratik bertatik hasita, espazio atseginagoa izatea ahalbidetu du, pertsonei arreta hobea eskaintzeko.

Elizbarrutiko Caritasen baliabide horren baitan daude prestakuntza-programa eta elkarrizketa egituratuko eta tertuliako programa. Programa horiek elkarren osagarriak dira hezkuntza-maila eta bizitzarako eta enplegua lortzeko gaitasunak hobetzea nahi duten pertsonen ikaskuntza-prozesuetan.

Inaugurazio-ekitaldian izan dira Jon Urresti Vital Fundazioko presidentea, Carmen Elejaga Lanbideko Prestakuntza Zerbitzuko arduraduna, Rafael Larreina Elizbarrutiko Caritaseko Prestakuntza Programako boluntario arduraduna, Hajar Lakchouch Caritaseko Prestakuntza Zentroko ikaslea, eta Don Juan Carlos Elizalde Elizbarrutiko gotzaina, lokala bedeinkatu duena, aipatutako gainerakoen hitzaldien ondoren.

Zenbait datu

2024an, 198 pertsonak ikasi zuten Prestakuntza Programan, 22 boluntarioren laguntzarekin; 198 pertsona aritu ziren alfabetatze-ikastaroetan; 16, nazionalitate-ikastaroetan; 221, ikasleak lan-mundura hurbiltzeko oinarrizko prestakuntzako ikastaroetan; 48, funtsezko gaitasunak eskuratzekoetan; eta beste 24 pertsona, profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko prestakuntzan. Horrez gain, iaz 400 pertsonari baino gehiagori eskaini zitzaien prestakuntza-orientazioa. Prestakuntza Programarekin, gainera, Caritasek prestakuntza bidezko errotze-prozesuetan laguntzen du.

Bestalde, Elizbarrutiko Caritasek hasieratik eta aktiboki parte hartzen du Hazia 23 Proiektuan (Adsis, Egibide, Vital Fundazioa eta Gasteizko Udalarekin batera); 23 urtetik beherako gazteei, langabetuei eta lan-esperientziarik gabekoei zuzenduta dago. Prestakuntza-zentroan, pertsona horiek prestakuntza jasotzen dute profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko, tutoretzak izaten dituzte eta lagundutako praktikak egiteko aukera izaten dute, laneratzeko prozesuan bideratzeko.

Caritasen Prestakuntza Zentroan dagoen beste programa Elkarrizketa Egituratuarena eta Tertuliarena da, eta 172 boluntariok dinamizatzen dute. Jarduera horretan, berdintasunezko elkarrizketak hizkuntza ikasteko tresna gisa balio du, eta, aldi berean, harrerako gizartean integratzen eta gizartean parte hartzen laguntzen du. 2024. urtean, programak 153 pertsona artatu zituen banakako elkarrizketa egituratuetan; 123, taldeko elkarrizketa egituratuetan; eta beste 14, tertulietan.

Lokalaren historia

Prestakuntza Zentroa jartzeko Caritasen eskuetara pasatu aurretik, elizbarrutiko beste erakunde bat egon zen lokal horretan: Herri Kulturako Zentroak. 2015ean Gasteizko Elizbarrutiak etapa horri amaiera ematea erabaki zuen, eta espazioa Caritasi eskaini zion, Vital Fundazioak Elizari gizarte- eta prestakuntza-erabilerarako utzitakoa zena, hain zuzen. Lokal berri hori eskura izateari esker, Caritasek prestakuntza-programa garatzeko aukera izan du, eta erantzun hobea eta zabalagoa eman diezaieke zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona gehiagori, gizarteratze-prozesuetan aurrera egiteko dituzten prestakuntza-premiak aintzat hartuta.

PRESTAKUNTZA ZENTROKO ARGAZKIAK
EKITALDIKO ARGAZKIAK
BIDEOAK

Maite Sebal, directora de Cáritas.


Jon Urresti, presidente de la Fundación Vital.


Hajar Lakchouch, alumna del Centro de Formación.


Rafael Larreina, voluntario responsable del Programa de Formación de Cáritas.


Bendición de los locales, por parte del Sr. Obispo D. Juan Carlos Elizalde.

end

Utzi iruzkin bat

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Erlazionatutako postak