Gabonak 2022 – Elizbarrutiko Karitate Eguna

Maitasunak soilik argiztatzen du guztia

Aurten ere iritsi dira Gabonak, Jesusen jaiotza ospatzen dugun garai berezi eta desberdin hori, hau da, gure kristau-fedearen abiapuntua.

MAITASUNAK SOILIK ARGIZTATZEN DU GUZTIA

Gabon hauetan itxaropena posible dela sinesteko beharra dugu, eta itxaropenari eusteko erronka dugu, bizitzari aurre egiteko orduan, eguneroko bihurtu.

DOHAINTZA EGIN


Maitasuna bakarrik da gai gure bizitzari argia eta zentzua emateko. Zer garen horretan oinarrituriko egian, gure bihotza eta gure nahiak benetan betetzen dituen horrek, garamatza bila gabiltzan zoriontasunera. Egunero aurrera egitera eta gizateria indartzera bultzatzen gaituen itxaropenetik bizitzea, alegia.

Beste pertsonekin partekatzen dugun maitasunak, eta jasotzen dugunak, gizaki gisa berdintzen gaitu. Munduan zehar sakabanatuta bizi garen familia anitz eta askotariko horren antzera; kultura, pentsamendu eta gizarte-bizitza ulertzeko modu ugarikoa. Maitasun horrek dei bat luzatzen digu; zaindu, zaindua izatea,  babesa eman eta jasotzea. Guztion ongiaz gozatuz bizitzea. Pertsona guztiek, bizitza duina lortu ahal izateko, funtsezkoak diren giza eskubideak eskuratzeko aukera izan dezaten.

LOTUTAKO ALBISTEAK:

«Solo el amor lo ilumina todo». Cáritas invita a compartir esta Navidad la alegría de amar a los demás. Nota de presentación de la campaña de Cáritas Española.