Maitasuna, jasotzen duguna eta ematen duguna, bai eta garena ere, ospatuko dugu Caritasen festa handian, Karitatearen Egunean.
Ospatu egiten dugu maitasun horrek, gorputza eta forma hartzen duela ogian eta ardoan. Jesusek, Jainkoaren Semeak, bere bizia eman zuen gu eguneroko heriotza horiez guztiez salbatzeko, zentzurik gabeko bizitza batera bultzatzen gaituzte‑eta.
Ezinbestekoa da maitasuna itsasargi bihurtzea. Itsasargi horrek erreferentzia bihurtu behar du gure inguruko pertsona askoren bizitza argitzeko, batez ere, etsita, triste eta itxaropenik gabe bizi diren horiena.
Zure barnean bizi den errukia besteei bizitza ematen dioten keinu soil bihurtu; hori baino ez duzu egin behar.
DOHAINTZA egin.