Gabonak 2024 – Elizbarrutiko Karitate Eguna

Behar gaituztenengandik hurbil egotea... hori ere bada Gabonak ospatzea

Kontsumoaren, argien eta presen azalekotasunetik haratago, Eguberrietan berriz elkartzen gara, etxera itzultzen gara eta gure gauzak besteekin partekatzen ditugu.

Horregatik, Eguberriak magikoak izaten dira: elkarrengandik urrun zeuden pertsonek adiskidetzea lortzen dute, baita ez ikusiarena egiten zutenek berriro elkar ezagutzea edo ezagutzen ez dugun pertsonen beharra sentitzea ere.

Caritasetik, maitasunez eta itxaropenez betetako Eguberriak opa dizkizugu, gehien behar dutenekin lankidetzan aritzea esker ona eta poza emateko beste arrazoi bat izan dadin.

BEHAR GAITUZTENENGANDIK HURBIL EGOTEA… hori ere bada GABONAK OSPATZEA. Egin ezazu posible: DOHAINTZA EGIN


BEHAR GAITUZUNEAN, HORTXE GAUDE ITXAROPENARI BIDEA ZABALTZEN. Zure istorioa dena delakoa izanda ere, hortxe gaude eta hortxe egon nahi dugu; Eliza garen aldetik, kristau-komunitatea garen aldetik, Caritas garen aldetik, hor egon nahi dugu, zurekin, lagun zaurgarrienekin, ahotsa altxatuz sufrimendua salatzeko, eta eskubiderik eza eta aukerarik eza salatzeko, eta bide berri bat egiten den bakoitzean, ate bat irekitzen den bakoitzean, berriro hastera bultzatzen den bakoitzean, itxaropenaren berri ona iragartzeko.

PRENTSA OHARRA – Cáritas Española: 

Cáritas anima a cuidar a quienes viven en la soledad, el dolor o la pobreza porque “Navidad también es estar cerca de quien nos necesita”. – 02/12/2024 

NOTA DE PRENSA – Obispo de Vitoria, D. Juan Carlos Elizalde

Nota del Sr. Obispo, D. Juan Carlos Elizalde, entregada a los medios de comunicación en la rueda de prensa de presentación del balance de año y de la campaña de Navidad.