Lagundu iezaiezu etorkizunak irribarre egin diezaien

  • Boluntarioak eskatu ditugu eskola laguntzarako.

Gasteiz, 2021eko irailaren 29a.- Gasteizko Elizbarrutiko Caritasek boluntarioak behar ditu, eskolan atzera dabiltzan umeei eta gazteei laguntzeko. “Lagundu iezaiezu etorkizunak irribarre egin diezaien” aldarrikapenaren pean, Caritasek motibazioa duten pertsonak animatu ditu beren Haurtzaro Programaren Ikasketetan Laguntzeko jarduerarekin bat egin dezaten. Gonbidapena onartzeak astean biko konpromisoa dakar, ikasketetan laguntzeko euskeraz eta gaztelaniaz.

Caritasen eskola-laguntzarako boluntario izan nahi dutenek 945 23 28 50 telefono-zenbakian (Elizbarrutiko Caritaseko zerbitzu orokorrak) eska dezakete informazioa, edo, bestela, animacion@caritasvitoria.org helbidera idatz dezakete.

Ikasketetan Laguntzeko jardueran, eskolan atzera dabiltzan baina berariazko esku-hartze profesionalik behar ez duten adin txikikoekin egiten da lan. Helburua da izaten dituzten zailtasunei erantzutea, maila teknikoan zein ohituren mailan, eta motibazio- eta hezkuntzako laguntza-prozesua osatzea, eskola-errendimendua hobetzen laguntzeko eta motibazioa galtzeari, absentismoari eta eskola‑porrotari aurrea hartzeko. Horrekin batera, prestakuntza- eta akonpainamendu-saioak egiten dira adin txikikoen familientzat, euren eremu sozio‑familiarra eta laguntza-sarea sendotze aldera.

Kanpainako materiala

Prentsa oharra

Afixa

Informazio horria

Hedapenerako irudia WhatsApp edo Telegramen

ClientThe Car Rental Co
SkillsPhotography / Media Production
WebsiteGoodlayers.com

Project Title

Far far away, behind the word mountains, far from the countries Vokalia and Consonantia, there live the blind texts. Separated they live in Bookmarksgrove right at the coast of the Semantics, a large language ocean. A small river named Duden flows by their place and supplies it with the necessary regelialia. It is a paradisematic country, in which roasted parts of sentences fly into your mouth.