Caritasek urteroko landa-topaketa antolatu du Laudion

Datorren larunbatean, Elizbarrutiko Caritaseko boluntarioek urteroko Landa Topaketan parte hartzeko deia egin dute: Zaintza-komunitateak landa-ingurunean. Urteroko hitzordu honen helburua landa-inguruneko bizimodua nola hobetu hausnartzeko eta kontzientzia hartzeko gaiak mahai gainean jartzea da, bertan bizi diren pertsona guztientzat. Topaketa hau Caritasek Elizbarrutiko herrietan dituen boluntarioei zuzenduta dago, baina erakundeko boluntario guztiei eta lantzen ari diren gaietan interesa duen edonori irekitako deialdia da.

Laudion

XXIV. Landa Topaketa hau Laudion izango da, Kasinoan (herriko Udalak Caritasi eskainiko dio ekitaldi honetarako). Datorren larunbateko topaketa 10:00etatik 14:30era izango da. Vicente Martín Muñozek, Espainiako Caritaseko gotzain ordezkariak, hitzaldi bat eskainiko du “Caritas: zaintza komunitate bat” gaiaren inguruan. Jarraian atsedenaldia kafearekin, parte-hartzaileen arteko topaketa eragiteko, eta programa landa-inguruneko zaintza-esperientziarekin amaituko da, Naldako (Errioxa) El Colletero elkarteak ezagutzera emango duena.

Parte hartu nahi dutenek honako telefono zenbaki hauetan eman dezakete izena: 945 23 28 50 eta 688 71 11 87. arural@caritasvitoria.org helbidera ere bidal dezakezue mezua.


XXIV. LANDA TOPAKETA Diptikoa

Print Friendly, PDF & Email

Utzi iruzkin bat

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Erlazionatutako postak