Landa-eremuaren Eguna Arabako landa-eremuko gazteak, haien nortasunaz harro – Landa-eremuaren Eguna 2023

  • Landa-eremuaren Egunean, Arabako landa-ingurunean lan egiten dugun erakundeok –ACOA, Caritas, Arabako Landa-eremuko Kristauak, Gure Soroa, Landa-eremuko Emakumeen Sarea eta UAGA– gure herrietan bizi diren gazteen egoeraren berri eman nahi diogu gizarteari, eta haien nahiak, erronkak eta helburuak bultzatu.

Martxoaren 30ean, topaketa bat egin genuen Arabako zona ezberdinetako gazteekin Ollabarren, eta gaur hona dakarzkigun nahiak partekatu genituen.

#HerriaAukeratzenDut #ElijoPueblo leloarekin, landa-eremuko gazteek diote harro daudela haien nortasunaz eta aukeratu duten bizimoduaz, irmo sinesten dutelako herriaren berezko balioetan: lasaitasuna, askatasuna, naturarekiko kontaktua, eta pertsonen eta belaunaldien arteko harremanak. 

Landa-eremuak bizi izateko orduan aurkitzen dituzten desabantailen artean, berriz, etxebizitza eta lurrak eskuratzeko zailtasunak eta zerbitzuen beharra dira oztopo nagusiak.

Landa-inguruneko herriguneen hazkuntza zerbitzu gehiago eduki ahal izateko modu gisa baloratzen duten arren, argi dute lehentasunezkoa dela herrietako bizimoduarekiko eta nortasunarekiko errespetua (lehen sektoreari lotuta dagoena). Beharrezkoa da hiri-ingurunean bizi direnek premisa horiek ezagut ditzaten.

Landa-eremuko gazteek uste dute erakundeek eta gizarteak benetan baloratu behar dutela landa-ingurunea eta han garatzen diren lanak. Herri biziak izan ditzagun, beharrezkoa da gaur egun dauden oztopo asko desagerraraztea, hala nola gazteek aurkitzen duten burokrazia landa-ingurunean ekiterakoan, etxebizitzak egokitzerakoan, lehen sektorea sustatzerakoan eta abar.

Halaber, uste dute funtsezko lau oinarri daudela, herriek dituzten biztanleei euts diezaieten: HEZKUNTZA, ETXEBIZITZA, OSASUNA eta GARRAIOA. Oinarri horiekin, landa-ingurunea askoz bizigarriagoa izango litzateke.

#HerriaAukeratzenDut #ElijoPueblo leloak, aurtengo maiatzaren 15ean, foru eta udal hauteskundeen atarian gauden honetan, esan nahi du landa-eremuan badaudela ingurune horretan bizi izaten eta lanean jarraitu nahi duten gazteak. Haien esentzia eta nortasuna aldarrikatzen dugu, Araba deszentralizatu, bidezkoago, orekatuago eta jasangarriago bat eraikitzeko haiek ere kontuan hartzeko beharra aldarrikatzen dugu.


AFIXA

ADIERAZPENA

Utzi iruzkin bat

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Erlazionatutako postak