Blog hau komunitatean ari garela ikusarazteko erabiliko dugu. Izan ere, ezagutzera eman nahi dugu zein den gure indargune nagusia: pertsonekin eta pertsonen alde lan egitea. Gure nortasunaren parte da gizarte abegitsu batekin konprometitzea, zeinak denbora eta ezagutzak partekatzen dituen eta guztion aukera-berdintasunaren alde lan egiten duen.
Webgune hau sortu dugu Cáritasen parte izateagatik zeinen aberatsak garen erakusteko.
Hemen testuak, argazkiak, estekak, etab. argitaratuko ditugu, Cáritaseko gure jarduera-programak eta parrokia-, eremu- eta landa-taldeen jarduerak ezagutarazteko. Partekatzeko eta eskerrak emateko lekua da. Horrez gain, Cáritasen ekintzen inguruan sortzen den guztiaren berri eman nahi dugu, egoera zailak dituzten pertsonei laguntza eta babesa emateko egiten dugun lanaz harago.
Eremu honetan ezer gehitu nahiko bazenu, Cáritaseko erreferentziako pertsonari jakinarazi edo bidali mezu elektroniko bat.
Lagundu iezaguzu Cáritasen bihotzerako leihoa izan nahi duen blog hau osatzen.