Lan-munduan sartzeko enplegua

Lan-aurreko tailerretan prestakuntza jaso ondoren, zenbaitentzat lan-munduan sartzeko kontratua eskuratzeko aukera zabaltzen da, eta hiru urtez lan-munduan txertatzeko prestatzeko aukera izaten dute. Caritasek kooperatiben bitartez eskain dezake lan-munduan txertatzeko enplegua:

Berjantzi S. Coop. Caritasi emandako arroparekin berrerabiltzeko eta birziklatzeko, lan egiten duen laneratzeko enpresa da. Elkartasunezko ekonomia eta guztien ongia ardatz dituen proposamena garatzea du xede, bertan lan egiten duten pertsonak trebatuz lan-merkatuan sartzea ahalbidetzeko. Kooperatiban laneratze-kontratua duten pertsonak arduratzen dira parrokietako arropa-biltegietako eta edukiontzietako arropa-biltzeaz, biltegiratzeaz, jantziak dendetara bidaltzeaz eta horiek saltzeaz.

Kontsultatu kokapena, ordutegia eta harremanetan jartzeko modua HEMEN


Giltza Fundazioa. Fundazioaren batzordeko kide da Caritas, eta horri esker, Fundazioaren enpresetan laneratze-kontratuak eskaintzeko beste aukera bat zabaltzen da: Berezi 99 eta Beraiki enpresetan, hain zuzen ere.

Print Friendly, PDF & Email