Oinarrizko Caritas – Landa-animazioa

Oinarrizko Caritasen animazio-programaren helburu espezifikoa da Gasteizko Elizbarrutian diharduten parrokietako, eskualdeetako eta landako Caritas dinamizatzea eta sustatzea. Oinarrizko Caritasek zona edo herri bakoitzean bere gain hartutako programetako lantaldeek pertsonen garapen integralaren alde lan egiten dute. Talde horien eginkizuna ere bada pobreziazko errealitateekiko sentsibilitatea eta elkartasuna bultzatzea.

Landa-animazioa. Elizbarrutiko herrietan ere Caritas hor dago, landa-ingurunean garatutako Caritasen programetatik sortzen diren lantaldeei lagunduz. Taldeek errealitatearen ezagutzan oinarrituta egiten dute lan, detektatutako beharrei erantzungo dieten ekintzak bultzatzeko xedearekin. Horrez gain, prestakuntzarako eta hausnarketarako guneak eskaintzen dituzte landa-ingurunean diharduten Caritaseko eragileentzat.

Animazio-bulegoak

Print Friendly, PDF & Email