Nola ikusten dut nire herria? lehiaketa artistikoa

  • 4 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzendutako lehiaketa

Landa Munduaren Eguna dela eta, lehiaketa antolatu dugu, belaunaldi berriek haien herrietako bizitza nola ikusten duten jakiteko. Caritasek, AKE Elkarteak, Arabako Herri Kristau Taldeak, Gure Soroa elkarteak, Landa-inguruneko Emakumeen Sareak eta UAGAk, hain zuzen ere, antolatu dugu lehiaketa hori.

Haurrek haien ikuspegia artearen bitartez adieraz dezaten nahi dugu eta, horregatik, marrazketa, kontakizun, argazki eta bideo modalitateak proposatzen dizkiegu, haien adinari dagokion kategoriaren arabera.

Lehiaketan parte hartzeko, ezinbestekoa da landa-ingurunean bizitzea eta lanak 2024ko apirilaren 26a baino lehen aurkeztea


TRIPTIKOA

LEHIAKETAREN OINARRIAK

 

Print Friendly, PDF & Email

Utzi iruzkin bat

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Erlazionatutako postak