Caritasek prestakuntza ikastaro berri bat eskainiko du Arabako Errioxan enplegua lortzeko zailtasunak dituztenentzat

  • Ikastaroan 85 orduko prestakuntza emango da nekazaritzako makineriaren mantentze-lanei eta mahastien mantentze-lanei buruz. Oionen egingo da, urriaren 10etik azaroaren 15era.

Gasteizko Elizbarrutiko Caritasek, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, oinarrizko prestakuntzako beste ikastaro bat eskainiko du, gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei zuzendua. Ikastaroa 85 ordukoa izango da ‒teorikoak eta praktikoak–, eta urriaren 10etik azaroaren 15era bitarte emango dira eskolak, hiru bloketan banatuta: Zeharkako gaitasunak, Tresnak eta makineria erabiltzea eta Mahastien eta mahastiekin lotutako fruta-arbolen mantentze-lanak.

Bigarren urte jarraituz, enplegura bideratutako oinarrizko ikastaro bat eskaintzen du Caritasek eskualde horretan, hauteman baitu Arabako Errioxan prestakuntza-baliabideen beharra dagoela, lana lortzeko zailtasunak dituzten pertsonak laneratzea sustatzeko. Horrelako ekimenek Caritasen ekintza-ildoa sendotzen dute; izan ere, erakundeak prestakuntzaren aldeko apustua egiten du, gizarteratzeko oinarrizko tresna den heinean. Caritasen prestakuntza-ibilbidea ahalduntzeko oinarrizko mailetatik hasten da, esate baterako gaztelania ikasteko ikastaroekin, prestakuntza-maila aurreratuagoetara sartzeko bidea ematen baitu horrek, eta ziurtapen profesionaletaraino iristen da, enplegua lortu aurretiko urratsa izaki hori. Azken fase horretan, Caritasen Enplegatze Agentziak eremu egokia eskaintzen du, erakundean prestakuntza-ibilbideak egin dituztenek ere sarbidea izan dezaten beren prestakuntza-profilera egokitutako lan-eskaintza jakinetara.

Ikastaroan izena ematea eta parte hartzea

Makineriari eta fruta-arbolen mantentze-lanei buruzko prestakuntzan parte hartu nahi dutenek urriaren 2an edo 3an eman behar dute izena, 688 71 11 87 telefono-zenbakira deituz. Ikastaroa egiteko plaza mugatuak daudenez, hurrengo urratsa izango da elkarrizketa pertsonal batera bertaratzea; izena eman duten pertsonei urriaren 4an dei egingo diete elkarrizketarako. Ikastaroa urriaren 10ean hasiko da, zeharkako gaitasunen blokearekin; 10 orduko iraupena izango du, hilaren 10 eta 11n emango da, eta beste jardunaldi bat eskainiko zaio ikastaroaren amaieran, azaroaren 15ean. Ikastaroaren bigarren zatia, nekazaritzako tresnak eta makineria erabiltzeari buruzkoa, 30 ordukoa izango da, eta urriaren 16tik 25era bitarte landuko da. Hirugarren blokea mahastien eta mahastiekin lotutako fruta-arbolen mantentze-lanei buruzkoa izango da; 45 orduko iraupena izango du, eta urriaren 26tik azaroaren 14ra bitartean landuko da.


AFIXA

IINFORMAZIO-ORRIA

Print Friendly, PDF & Email

Utzi iruzkin bat

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Erlazionatutako postak