Caritasek eskerrak eman nahi ditu pandemiak eragindako egoerei aurre egiteko jasotako laguntzagatik

  • Espainako Caritasek ‘Eskerrik asko’ kanpaina aurkeztu du gaur goizean, prentsaurrekoan. Alarma-dekretuaren ondorengo jarduera-balantzearen berri ere eman du.
  • Keinu bakoitzak du zeresana. Erakunde katolikoak ekintza bakoitzaren balioa eta pertsona bakoitzaren boterea azpimarratzen ditu, birusak mehatxatutako eta erasotako gizartea berreskuratzeko erronkan

Gasteizko Elizbarrutiko Caritasen adierazpena

Koronabirusak herrialde osoan alarma-egoera ezarri zuenetik ia urtebete betetzear dela, Caritasek bat egin nahi du giza galeren eta beraien familien sufrimenduarekin, eta eten bat egin nahi du bidean, eskerrak emateko erakundean konfiantza izan duten eta ahulenei lagundu dieten guztiei. Itxialdiak eta konfinamendua arindu ostean sortutako egoera berriak komunitatearen konpromisotik abiatuta soilik hel dakiokeen erronka handia ekarri dio gizarte osoari. Gasteizko Elizbarrutiaren eskualdea egoerak eskatzen zuen bezala aritu da, beti bezala. Esfortzu guztiagatik, partekatutako guztiagatik eta babesgabetasun, prekarietate eta bazterketa-egoeretan laguntzeko eskainitako denbora guztiagatik esker oneko mezua helarazteko garaia da.

COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren aurretik pobrezia bazela jakina bada ere, duela urtebete ohartarazten zen susperraldi ahularen ametsa urratu egin zen alarma-egoerarekin. Lehendik ere zailtasunak zituzten familiei beste batzuk gehitu zaizkie enpleguaren suntsiketaren, negozioen itxieraren eta «normaltasun berriaren» ondorioz sortutako kasuistika zabaletik eratorritako bestelako oztopoen ondorioz.

Caritasek ere bere burua berrasmatu behar izan du; murrizketetara eta erantzukizun kolektibora egokitu behar izan du. Zenbait programek jarduera bertan behera utzi behar izan dute, eta beste batzuek ahalegin handiak egin dituzte indarrean dagoen araudiarekin bateragarriak diren gutxienekoei eusteko. Beldur, errezelo, zuhurtzia eta abarren ondorioz, zenbait boluntariok beren eginkizuna bertan behera uztea erabaki zuten. Laguntza eta babesa behar dituzten pertsonekin egoteko eta haiei laguntzeko modu berriak bilatu beharrean aurkitu da erakundea. Segurtasun-tartea izan da, zalantzarik gabe, zailtasunik handiena; bi metrora hurbiltasuna emateak gaitasun berriak sorrarazi ditu, laguntza emateak eskatzen duen berotasuna iritsarazten jarraitzeko.

Caritas ez da gelditu. Zailtasunak asko izan diren arren eta behar-egoerak areagotu diren arren, erakundeak laguntzen eta erantzunak ematen jarraitu du. Hori ez zatekeen posible izango Caritasengan konfiantza izan duten eta ekarpen ekonomikoak egin dituzten hainbeste pertsonaren laguntzarik gabe; beldurtuta, doluan, nekatuta eta itxaropena berreskuratzeko beharrean dagoen gizartearen erronka berriei aurre egin ahal izateko.

Espainiako Elizbarrutietako Caritas guztien iritzia biltzen duen kanpaina aurkeztu du gaur Espainiako Caritasek: Caritasek ESKERRAK eman nahi ditu ez delako bakarrik egon.

«Caritasek eskerrak eman nahi dizkizu, pandemian zehar izan dugun zure konfiantza eta babesagatik. Zure laguntza oso baliotsua da. Horregatik, 2021 honetan, zu gure kide izaten jarraitzea nahi dugu. Keinu bakoitzak du zeresana».


“COVID-19 larrialdia” kanpainaren balantzea: Caritas koronavirusen aurrean. Keinu bakoitzak du zeresana.

Joan den ekainean, itxialdiko eta konfinamendua arintzeko hilabeteetan erakundeak garatutako jardueraren berri eman zen, Caritasek urtero jarduera-txostena aurkezteko duen konpromisoaren testuinguruan.

Orokortutako itxialdi-garaian zehar, dei ugari jaso ziren, eta entzuteko eta laguntzeko lan handia egin zen. Laguntza ekonomikoa eman zitzaien zailtasunak planteatu zituzten laurehundik gora laguni, etxebizitzako oinarrizko beharrak edo mantentze-gastuak ordaintzeko; eta laguntza eman zitzaien mendekotasuna eta mugikortasun murriztua duten adineko pertsonei. Ehun boluntario inguru aritu ziren jasotako laguntza-eskaerei lekuan bertan erantzunez: kutsatzeko arrisku handikoak ziren pertsonek egin ezin zituzten erosketak eginez, medikamentuak entregatuz eta bestelako kudeaketak eginez. Horren harira, Lan Bila Enplegu Agentzia arduratu zen honako hauen inguruko gutxi gorabehera hirurehun kudeaketaz: bitartekaritza egiten kontratazioetan, informazioa ematen etxeko zerbitzuan eta pertsonen zaintzan interesa zuten familiei, kontsultak egiten aholkularitzei, langileen zalantzak argitzen…

Lan hori egin ahal izateko, beharrezkoa izan zen Caritasek egindako lanari gizarteak babesa ematea. «COVID-19 larrialdia» kanpainari emandako erantzunari esker, ekainerako jada ia 400.000 euro batu ziren erakunde, enpresa, emaile partikular eta bazkideen dohaintzekin. 2020ko ekitaldiaren amaieran, pandemiak eragindako egoerei laguntzeko guztizko datua 501.426,08 eurokoa zen.


Nota de prensa con los datos del cierre provisional del año2020 ofrecida a los medios de comunicación el pasado 16 de diciembre en rueda de prensa.

Nota de prensa de Cáritas Española – 9/03/2021


Informazio gehiago


Print Friendly, PDF & Email

Dejar un Comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Noticias relacionadas