Hizkuntza ikasteko jarduerak

Helduen Sustapenerako Programaren baitan, gaztelania ikasteko hainbat jarduera biltzen dira, ulermen-maila desberdinak aintzat hartuta:


Hizkuntza eta Kultura klaseak.
Etorkinen gizarteratzea erraztera bideratutako klaseak dira; gaztelaniaren ezagutza eskaintzen zaie maila desberdinetan. Programak HHEra (Eusko Jaurlaritzak kudeatutako Helduen Hezkuntza) bideratzea ebaluatzen du.

Elkarrizketa egituratua.  Gaztelaniaz komunikatzeko gutxieneko maila duten etorkinei zuzenduta dago. Tokiko norbaitekin egunerokotasuneko elkarrizketaren bitartez, hizkuntzaren ikaskuntzan hobetzeko aukera ematen da, oinarrizko hiztegia, erreala eta funtzionala eskuratuz, benetako komunikazio-egoerei aurre egiteko baliagarria. Era berean, jarduera horri esker harrera-gizarteko zerbitzuak eta baliabideak ezagutzen dira. Hortaz, elkarrizketa egituratua kultura ezagutzeko bidea da eta pertsonen arteko harremanak bultzatzen ditu, baita sareak sortzea ere.

Literatura-hizketaldi dialogikoak. Irakurketa partekatuak dira, eta ikaskuntza dialogikoaren metodologia aplikatzen zaie: parte hartzea, irakurtzea, hausnartzea edo elkarrizketan aritzea, testu batek izan ditzakeen interpretazioetan oinarrituta; balio bera duten ekarpenak dira, egiten dituenak edozein izanda ere. Jarduera horrek oztopoak gainditzera eta gizarte-partaidetzara bultzatzen du.

Print Friendly, PDF & Email