Aurten ere, Corpus egunean Karitatearen Eguna ospatuko dugu Caritasen. Gure asmoa da kristau-komunitatea eta oro har gizarte osoa animatzea, pertsona behartsu eta zaurgarrienekiko eta haien eskubideekiko konpromisoa hartzera.
Errukitsuen elkarteko kide bihur zaiteztela eskatzen dizuegu, zuek ere errukia senti dezazuen, Jesusek atzetik segika zuen jendetza ikusita sentitu zuen bezala.
Begien bistara ekarri nahi dugu pertsona askoren errealitatea. Pertsona horiek, egun batean, era batean edo bestean, norabidea edo zentzua galdu dute, edo baliabide gutxi dituzte eta ez dute aurkitzen aukerarik aurrera egiteko, edo lana edo bizilekua aurkitzeko, edo indarkeria matxistatik libratu eta beldurrik gabeko bizitzen hasteko; ez dute aurkitzen entzungo dien norbait, garrantzitsuak direla sentiaraziko dien norbait; ez dute aurkitzen bakardadea arintzeko modurik, eta bakarrik jarraitzen dute gaixotasunaren ondorioz, urteak betetzearen ondorioz, edo gazteak izanik etorkizunerako itxaropenik ez edukitzearen ondorioz.
Caritasen badakigu ibilbidea berrantolatu egin daitekeela mila eratara; horretarako, hortxe egon
besterik ez dugu egin behar, gertu egon, premia duen hainbeste jenderen ondoan egon, eta guztiok
barnean duguna eman: maitasuna erakutsi, entzunez, abegi ona erakutsiz, ahaldunduz, haiekin
denbora pasaz, aukerak emanez eta proiektu komun bat eramanez aurrera.
BEHAR GAITUZUNEAN, HORTXE GAUDE ITXAROPENARI BIDEA ZABALTZEN. Zure istorioa dena delakoa izanda ere, hortxe gaude eta hortxe egon nahi dugu; Eliza garen aldetik, kristau-komunitatea garen aldetik, Caritas garen aldetik, hor egon nahi dugu, zurekin, lagun zaurgarrienekin, ahotsa altxatuz sufrimendua salatzeko, eta eskubiderik eza eta aukerarik eza salatzeko, eta bide berri bat egiten den bakoitzean, ate bat irekitzen den bakoitzean, berriro hastera bultzatzen den bakoitzean, itxaropenaren berri ona iragartzeko.
NOTICIA de Cáritas Española para presentar la campaña:
Materiales de la campaña: