2021. urteko memoria

Caritasen jarduera-txostenak ematen dituen datuen arabera, gizartea ez da denontzat berdina; izan ere, pertsonen % 80 erabat integratuta daude, baina gainerako % 20 baztertuta dago. Caritasek 2020an baino 1.000 familia gutxiago artatu zituen joan den ekitaldian. Migrazio-mugimenduen geldialdiak, enpleguaren datuak hobetzeak edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera aktibatzeak eragina izan zezaketen horretan. Hala ere, azpimarratu behar da, 2020an ia mila familia gehiagorentzat esleitutakoak baino erantzun eta/edo laguntza ekonomiko gehiago behar izan zituztela Caritasek 2021ean lagundu zien familiek.

Caritasek aurkeztutako txostenak aipagai duen urtearen amaieran, orokorrean egoera hobetzen ari zela erakusten zuten adierazleek, pandemiaren esperientzia soziosanitario dramatikoaren ondoren. Urteko memoria hau aurkezteko unean, Ukrainako gerrak eta krisi ekonomikoaren mehatxuak ziurgabetasuna ekarri dute berriro ere mundu osora, eta, bereziki, pertsona kalteberenengana. Lan-prekarietateak, eten digitalak eta zenbait kolektibok oinarrizko eskubideak eskuratzeko bermerik ez izateak —bereziki etxebizitza izateko eskubidea— kezka handia eragiten diote Caritasi, eta pobreziaren aurkako lan-ildoak markatzen dituzte Gasteizko Elizbarrutian. 

Hona hemen Elizbarrutiko Caritasen 2021eko memoriari buruz komunikabideei eskainitako informazioa:

Prentsa oharra: Caritasek 4.509 familia artatu zituen 2021ean


MEMORIA 2021

Print Friendly, PDF & Email