Pertsona helduen sustapena

Pertsona helduen partaidetza soziala bultzatzeko diseinatutako programa da; horretarako aukerak eskaintzen ditu eta berdinen arteko hezkuntza bultzatzen du. Beharrak adierazteko guneak sustatzean datza, eta planteatutako eskaerei erantzuteko jarduera egokiak egitean.

Prestakuntzarako eta Sustapenerako eskolak. Eskoletara joaten diren pertsonek beren mugak gainditzeko modu gisa esperimentatzen dute ikaskuntza. Ezagutzak eskuratzeak, gainera, barne-faktoreak (autoestimua, baikortasuna, erantzukizuna, aukeratzeko gaitasuna eta abar) sendotzen ditu, eta norbera suspertzeko aukerak ematen ditu. Eskolan, halaber, kanpoko laguntzak finkatzen eta sare sozialak sortzen eta sendotzen saiatzen dira.

-Emakumeak prestatzeko eta sustatzeko Santa Maria eskola

-Ezagutzen elkartrukerako El Pilar eskola

-Laudioko Prestakuntzarako eta Sustapenerako Eskola

-Andre Maria Doloretakoaren parrokiako helduen alfabetatze taldea

50-70 Foro Soziokulturala. Adurtza auzoan partaidetza bultzatzeko topaketa-gunea eta harreman-gunea. Garapen kulturala, bizitza osasungarrirako ohiturak hartzea eta aisialdia egoki erabiltzeko aukerak bultzatzen ditu.

Garapen pertsonalerako ikastaroa, Laudion. Ikastaro horren helburua da gurasoei orientazioa ematea eta motibatzea seme-alaben hezkuntzarekin lotutako erantzukizunei buruz. Familian eta gizartean ohitura eta jarrera eraginkorrak hartzea sustatzen du.

Print Friendly, PDF & Email