Haurtzaroa

Haurrei eragiten dieten arazoak detektatu eta horien aurrean aholkularitza emateko diseinatutako programa da. Caritasek erantzun koordinatua eskaintzen du familia-, eskola- eta gizarte-arloko alderdietan.

Eskola-laguntza. Eskola-porrota prebenitzea du helburu. Aldez aurretik diagnosia eta egoeraren analisia eginda, eta ikastetxeekin lankidetzan, programak laguntza eskaintzen die ezagutzak eskuratzean desoreka duten haurrei. Motibazio falta eta ikasteko teknikak ere lantzen dira. Ikasketetan Laguntzeko Caritasen Programak aldian behin elkarrizketak egiten ditu gurasoekin, klaseak ematen dituzten boluntarioekin eta haurren tutoreekin.

Adingabeentzako neurri alternatiboak betetzeko programa (EBI eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartekaritza- eta erreparazio-programarekin lankidetzan). Betearazteko tokiak eskaintzea da horren egitekoa.

Print Friendly, PDF & Email